3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Esako urtegia erregulatzeko 2015eko kanona
onesteko proposamena
2015eko martxoaren 19an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Esako urtegiaren 2015eko erregulazio kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:
a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa badute, 4,7772822396 euro ordainduko dituzte hektareako, erregulazio kanon gisa.
b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa baino lehenagokoa badute, 0,5989408746 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.
c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa ondokoa badute, 3,1848548264 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.
d) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 24.762,25 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.
e) Bardeako Ubideko zentraletan aprobetxamenduak dituzten erabiltzaile hidroelektrikoek 0,0011943206 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presa erregulatzeko kanon gisa.
f) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa baino lehenagotik, 0,0010489753 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presa erregulatzeko kanon gisa.
g) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa baino lehenagotik, 0,0006712334 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presa erregulatzeko kanon gisa.
h) Ura Bardeako Ubidetik hartu eta horniduretarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzen dutenek 0,0029858014 euro ordainduko dute metro kubikoko, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.
i) Ura Aragoi ibaitik hartu eta hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0019905343 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.
j) Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, ura hartu eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0002985801 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.
k) Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunetik behera, ura hartu eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0001990534 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.
l) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 307.401,85 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.
Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.
Zaragozan, 2015eko martxoaren 23an.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.
Iragarkiaren kodea: E1504937