3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Bardeako ubideko eremu ureztagarrian ura erabiltzeko
tarifa onesteko proposamena, 2015. urtekoa
2015eko martxoaren 19an, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Bardeako Ubideko eremu ureztagarrian ura erabiltzeko 2015eko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:
a) Nekazaritzako erabiltzaileek 28,2672908532 euroko tarifa ordainduko dute hektareako.
Obra multzoak amortizatzen 25 urte eman dituzten 63.232,57 hektareei 163.079,20 euro kenduko zaizkie kontzeptu horrengatik.
b) Hornidura eta industriarako erabiltzaileek 0,0176670568 euroko tarifa ordainduko dute metro kubikoko.
c) Aprobetxamendu hidroelektrikoetako erabiltzaileek 0,0070668227 euroko tarifa ordainduko dute kWh-ko.
Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.
Zaragozan, 2015eko martxoaren 23an.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.
Iragarkiaren kodea: E1504936