78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2014ko ekitaldiko kontu orokorra

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren Kontuen Batzordeak Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2014ko ekitaldiko kontu orokorraren aldeko txostena ematea erabaki zuen, 2015eko apirilaren 8an egin bilkuran.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, kontu orokorra, Kontuen Batzorde Bereziaren txostenarekin batera, jendaurrean egonen da Partzuergoaren egoitzan (Barañaingo etorbidea, 22, Iruña), 15 egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako legezko ondorioetarako.

Iruñean, 2015ko apirilaren 9an.–Partzuergoko burua, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L1505318