78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2015eko ekitaldiko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Mankomunitatearen Batzarrak, 2015eko otsailaren 26an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea entitate honen 2015eko ekitaldirako plantilla organikoa, baita hura jendaurrean edukitzea ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan aurreikusitako moduan. Jendaurreko epea kexa, alegazio edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da.

Agoitzen, 2015eko apirilaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

PLANTILLA ORGANIKOA

Idazkaria, zerbitzu eginkizunetan eta enplegurako eskubiderik gabe: Francisco Javier Tellechea González, Agoizko Udaleko idazkaria, 6/1990 Foru Legearen 240. artikuluan zehazturiko diru esleipenetan txikiena duela.

Funtzionarioak: Marta Goñi Abaurrea. Zerbitzu eginkizunetan, Nafarroako Gobernua.

Lan-kontratudun finkoak

Gizarte egokitzapeneko teknikaria izateko lanpostu huts bat, lanaldiaren %50 duena. C taldea. Taldeko osagarria, %12 eta %4. Lanpostuko osagarria: %1,16. Lanpostuko osagarria, 19/2008 Foru Dekretuaren araberakoa: %3,36.

Gizarte egokitzapeneko teknikari edo Gizarte integrazioko goi-mailako teknikari izateko lanpostu huts bat, Gizarteratze Programa/Gizarte Enplegu Babestukoa. Lanaldi partziala. C taldea. Taldeko osagarria, %12 eta %4. Lanpostuko osagarria: %1,16. Lanpostuko osagarria, 19/2008 Foru Dekretuaren araberakoa: %3,36.

Gizate-langile izateko lanpostu huts bat, lanaldiaren %50 duena. B maila. Osagarria, %30. Lanpostuko osagarria: %1,16. Lanpostuko osagarria, 19/2008 Foru Dekretuaren araberakoa: %3,57.

Marta Beroiz Erdozain. Administrari laguntzailea. Lanaldia: %100. D taldea. Taldeko osagarria, %12 eta %4. Lanpostuko osagarria, %21,79. Lanpostuko osagarria, %1,36. Lanpostuko osagarria, 19/2008 Foru Dekretuaren araberakoa: %2,99.

Familia-langileak. D taldea. Eva M.ª Labari Sanchez, Marta Lizarraga Larrea, Rosario Salinas Itxaso (eszedentzian), Carmen Azkona Gartzia eta lanpostu huts bat. Lanaldiaren %50. Taldeko osagarria, %12 eta %4. Lanpostuko osagarria, %1,36. Lanpostuko osagarria, 19/2008 Foru Dekretuaren araberakoa: %2,99.

Koordinatzailea: hilean 150 euroko osagarriarekin.

Gainerako langileak, aldi baterako lan-kontratudunak

Euskaraz jakitea merezimendutzat hartuko da lanpostu guztietarako, 18/1986 Foru Legearen 17.b) artikuluan eta 6/1990 Foru Legearen 233.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iragarkiaren kodea: L1505490