78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen
udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2015eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal hilerriaren erabilera arautzen duen udal ordenantzako aldaketa, ordenantzaren 33. artikuluari idazketa berria emanez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta 33. artikulu aldatua argitaratzeko agindu da.

“33. artikulua. Ehorzketa zerbitzuak.

Nitxoetan ehorzteko tasak doakoak izanen dira erroldatuendako eta erroldatu gabeendako, ezertan ukatu gabe 28. artikuluan ezarritakoa, nitxoen kontzesioen tarifei buruz.

Lurrean ehorzteko tasei dagokienez, erroldatuendako 200 eurokoa izanen da eta 1200 eurokoa, berriz, Uharte Arakilen erroldatu gabeendako”.

Uharte Arakilen, 2015eko apirilaren 11n.–Alkatea, Javier Rodríguez Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1505494