2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
2015eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Hasierako onespena
Sunbillako Udalak, 2015eko apirilaren 10eko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da.
Sunbillan, 2015eko apirilaren 13an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L1505540