78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Izendapen proposamena

Orkoiengo Udalerako arkitekto teknikoaren lanpostu bat behin-behineko kontratuarekin eta lanaldi partzialean betetzeko proben epaimahaiak, 2015eko apirilaren 7an bildu eta azken emaitza ikusirik, Beatriz Gastesi Irañeta izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntu gehien lortu duen izangaia. Hori guztia 2014ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 22an, argitaratutako deialdiari jarraituz eta bertako 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat.

Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hamabost egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean:

–Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan ez dela dioena.

–Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik ez duela erakusten duena.

Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten horretarako ezarritako epean, ezin izanen da izendatu eta bere jarduketa guztiak baliogabetuta geldituko dira.

Orkoienen, 2015eko apirilaren 7an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1505227