78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Herritarra artatzeko eredu bateratuaren sarea ezartzeko esparru-hitzarmenari atxikitzea

Murillo el Cuendeko Udaleko Alkatetzaren ebazpenaren bidez (36 zenbakikoa, 2015eko apirilaren 1ekoa), aditzera ematen da Murillo el Cuendeko Udalaren atxikimendua, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean herritarra artatzeko eredu bateratuaren sarea ezartzeko Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean sinaturiko esparru-hitzarmenari.

2010eko abenduaren 15ean sinatu zen Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean herritarra artatzeko eredu bateratuaren sarea ezartzeko Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Gobernuaren arteko esparru-hitzarmena. Hura 2011ko 44. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, baita 2011ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, martxoaren 18an.

2015eko otsailaren 19an, Murillo el Cuendeko Udalak eskatu zuen hitzarmen horri atxikitzea.

Esparru-hitzarmenaren hamabigarren klausulak dio onartutako toki entitateen atxikimendu eskaerak, behin protokoloa sinatuta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar direla.

Horri dagokionez, aipatu esparru-hitzarmenaren hamargarren klausulak dio esku hartzen duten administrazioen eta esparru-hitzarmenari atxikitzen zaizkion toki entitateen artean beren gain hartutako betebeharrak indarrean daudela ulertuko dela atxikimendua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Aditzera ematea Murillo el Cuendeko Udalaren atxikimendua Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean herritarra artatzeko eredu bateratuaren sarea ezartzeko 2010eko abenduaren 15eko esparru-hitzarmenari.

Bigarrena.–Esparru-hitzarmen horren hamargarren klausulan xedatzen denarekin bat, esku hartzen duten administrazioen eta esparru-hitzarmenari atxiki zaion toki entitatearen artean beren gain hartutako betebeharrak indarrean daudela ulertuko da atxikimendua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Arradan (Murillo el Cuende), 2015eko apirilaren 1ean.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1505298