78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

FACE plataformari atxikitzea

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da Longidako Udaleko Osoko Bilkurak 2015eko apirilaren 1ean hartutako erabaki hau, abenduaren 27ko 25/2013 Legearen seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betez, horrela argia ikus dezan Longidako Udalaren Administrazioko faktura elektronikoen sargune orokorrak, bai eta udal honetako fakturen kontabilitate erregistroak ere.

“Ikusirik abenduaren 27ko 25/2013 Legea, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzkoa eta Ministerioaren ekainaren 24ko HAP/1074/2014 Agindua, Faktura elektronikoen sargune orokorrak bete beharreko baldintza tekniko eta funtzionalak arautzen dituena, eta hartan aurreikusitako Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioko Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzaren “Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra (FACE)” plataforma elektronikoari dagokionez,

Erabaki da, aho batez:

1. Udal hau atxikitzea Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioko Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzaren “Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra (FACE)” plataforma elektronikoari. Plataforma hori arau hauetan aurreikusita dago: Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean eta Faktura elektronikoen sargune orokorrak bete beharreko baldintza tekniko eta funtzionalak arautzen dituen Ministerioaren ekainaren 24ko HAP/1074/2014 Aginduan.

2. Adieraztea Udal honek ezagutzen eta onartzen dituela plataforma erabiltzeko hemen azaltzen diren baldintzak, horrelaxe agertzen baitira Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzak 2014ko ekainaren 25ean emandako ebazpenean, zeinaren bidez ezartzen baita zer baldintza bete behar den Estatuko Administrazio Orokorreko “Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra (FACE)” plataforma erabiltzeko:

a) Abenduaren 27ko 25/2013 Legearen bosgarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat (Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorrari atxikitzearen gainekoa), FACE plataforma erabili nahi duten administrazio autonomikoek eta toki administrazioek onartu eta sinatu egin beharko dute, sinadura elektroniko aurreratu baten bidez (Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legeari jarraikiz), Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorrari atxikitzeko dokumentua, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioko Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzak aipatu sargunean horretarako ezarri duten atari elektronikoaren bitartez. Dena den, atxikitzeko dokumentu hori eskuratzen ahalko da, orobat, toki entitateen, autonomia erkidegoen eta Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzako Kudeaketa Administratiboaren atariak erabiliz, baita Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzak etorkizunean ezartzen dituen atarien bitartez ere.

b) FACE plataformako faktura elektronikoen kudeaketan parte hartzen duten antolaketa unitateen informazioa eguneratuta edukitzea, eta haien kudeaketaz arduratzea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko hogeita hamahirugarren xedapen gehigarriarekin bat (azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua).

c) FACE plataforma arduraz erabiltzea, zorrotz betez abenduaren 27ko 25/2013 Legean (Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzkoan) eta horretatik ateratzen den araudian ezarritako helburuak, eta plataformaren erabilera eta kudeaketa egokiaz arduratzea, baita plataforma hori gaizki erabiltzearen ondoriozko edozein kalte edo galera zuzen edo zeharkakoz ere.

d) Plataforman sartzea Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzak ezartzen dituen bideetatik. Administrazio Publikoek sargunearekin izaten dituzten komunikazioak Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzak eta Aurrekontuen eta Gastuen Estatuko Idazkaritzak zehazten dituzten baldintza tekniko normalizatuen arabera eginen dira.

e) FACE plataforma erabiltzeko eskuliburuetako jarraibide teknikoak betetzea; Estatuko Administrazio Orokorreko Teknologiaren Transferentzia Zentroan (CTT) argitaratuko dira, CTTko FACEren ekimeneko url honetan: http://administracionelectronica.gob.es/es/ctt/face.

f) Behean aipatzen diren pertsonei baimena ematea Longidako Udala ordezka dezaten FACE plataforman, unitateei alta emateko; horien berri FACEri eman beharko zaio, faktura elektronikoak jaso ahal izateko. Baimena, orobat, bertako administrazioko unitateei FACEn alta emateko moduari buruzko informazioa lortzeko, baita horien alta gauzatzeko url-a ezagutzeko ere, zeina helbide honetan baitago: http://administracionelectronica.gob.es/es/ctt/face.

–1. baimendua: María Loreto Echavarren Sanz. Kargua: Idazkari-kontu hartzailea.

–2. baimendua: Beatriz Beroiz Erdozain. Kargua: Administrari-ofiziala.

3. Fakturazio elektronikoaren betebeharretik kanpo uztea Longidako Udalaren izenean 5.000 euro arteko fakturak luzatzen dituzten hornitzaileak.

4. Argitara ematen da erabaki hau, abenduaren 27ko 25/2013 Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatuari jarraikiz.”

Longidan, 2015eko apirilaren 7an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1505250