78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Oihan enkantea

Ledeako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra.–Cerro de Santa Cruz alderdia. 69.649 larizio pinuz osatua, 5.438 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 54.380,00 euro, gehi BEZa. Dena den, emaitzaren araberako aprobetxamendua izanen da. Izan ere, aprobetxamendutik ekarritako benetako kubikazioa Ledeako Udalak fakturatuko dio esleipen-hartzaileari, horrek eskainitako m³ bakoitzeko prezioaren arabera. Hasierako prezioa, m³ bakoitzeko: 10 euro, gehi BEZa.

Behin-behineko fidantza: 1.087,60 euro.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Ledeako Udaletxean.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Ledeako Udalean, 2015eko maiatzaren 13ko eguerdiko 13:00ak arte.

Proposamenak noiz irekiko diren: 2015eko maiatzaren 14an, 13:30ean.

Ledean, 2015eko apirilaren 17an.–Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1505971