78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Arau Subsidiarioetako egiturazko determinazioetako aldaketa Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arau Subsidiarioetako egiturazko determinazioetan Xabierko Udalak berak sustaturiko aldaketa. Helburua da Xabierko katastroko 1. poligonoko 25. lurzatian hiri garapen berria egitea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Xabierren, 2015eko martxoaren 31n.–Alkatea, M.ª José Guindano Laborda.

Iragarkiaren kodea: L1505244