2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBILTZIETA
Oihan enkantea
Ibiltzietako Kontzejuak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:
Lote bakarra: 377 pinu, 390 m³ zur (15.170,00 euroko prezioa) eta 104 m³ enbor txiki egiten dutenak (1.870,76 euroko prezioa). 1.947 pago baino gehiago, 654 m³ bolumena egiten dutenak; 3.908,15 euroko prezioa. Lotearen hasierako prezioa, guztira: 20.948,91 euro.
Proposamenak Kontzejuko Aretoan aurkeztuko dira, dirutan edo bankuko txekearen bidez Diruzaintzan behin-behineko fidantza gisa %2 pausatu izanaren gordekinarekin batera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko 18:00ak arte. Epea bukatu eta berehala irekiko dira proposamenak, bidezko bada.
Baldintza tekniko eta administratiboen agiriak interesdunen eskura daude, Kontzejuko buruaren etxean (610884395 telefonoa) eta Kontzeju Etxearen iragarki oholean.
Ibiltzietan, 2015eko apirilaren 4an.–Burua, Pedro M.ª Esandi Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1505317