2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Prestakuntza eta aisialdiko zentroa kudeatzeko erregelamendua Hasierako onespena
Ziraukiko Udalak, 2015eko otsailaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen “Ziraukiko Prestakuntza eta aisialdiko zentroa kudeatzeko erregelamendua”.
Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Ziraukin, 2015eko apirilaren 7an.–Alkatea, Victoriano Goldaraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1505226