78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTEAGA

2015eko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena

Arteagako Kontzejuak, 2015eko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2015eko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arteagan, 2015eko martxoaren 16an.–Kontzejuko burua, Martín Ezcurra Villar.

Iragarkiaren kodea: L1505499