78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

498/2015 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez Juan Jesús Guitarte Goñi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ingeniaritza eta Obra Ataleko burua, kargutik kentzen da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 16.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat beteko direla osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko ahalmena.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Juan Jesús Guitarte Goñi jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ingeniaritza eta Obra Ataleko burua, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzara, Lanbidearen Kudeaketa eta Garapenerako Zerbitzura eta Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Zerbitzura igortzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten zaio ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2. C) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2015eko martxoaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: F1504382