78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Gora jotzeko errekurtsoak, lerratutako ordutegi bat ezartzearen bidezko lanaldiaren aldaketaren aurka.

María Teresa Martinicorena eta Carmen Huarte Fernandino andreek, Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak baitira (EZLT), gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte lerratutako txanda ezartzearen bidezko lanaldia aldebakarrez aldatzearen aurka. Txanda hori da Nafarroako Ospitaleguneko larrialdi berriei arreta emateko. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari Laguntza Juridikoa emateko Atalean, Iruñeko Armada etorbideko 2.eko 6. solairuan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke alegazioak.

Iruñean, 2015eko apirilaren 15ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: F1505810