78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integratuaren espedientea, Ultzamako Udalak sustatua.

Kutsaduraren aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 16. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente kodea: 0001-0038-2015-000010.

Instalazioa: abeltzaintzako hondakinak digestio anaerobikoaren bidez tratatzeko zentroa eta digestatoa biltzeko baltsak, gero nekazaritzan erabiltzeko.

Titularra: Ultzamako Udala.

Tokia: Elordi industrialdea, B kalea, 2bis, 12. poligonoa, 159. lurzatia (Iraizotz).

Koordenatuak: UTM-ETRS89, huso 30N, X: 609.445,976 eta Y: 4.762.252,598.

Udalerria: Ultzama.

Proiektua: Uztailaren 1eko 16/2002 Legeari egokitzea.

Iruñean, 2015eko martxoaren 23an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1504530