1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
141/2015 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez aurretiko administrazio-baimena ematen da gas natural kanalizatua banatzeko Aitzano eta Ariztegi auzoetara, Baztango (Nafarroa) udal mugapean.
Gas Navarra SAk aurretiko administrazio-baimena eskatu du gas natural kanalizatua banatzeko, honako proiektu honen arabera: “Banaketa-sarea, gas naturalez hornitzeko Aitzano eta Ariztegi auzoak, Baztango (Nafarroa) udal mugapean”.
Aurretiko administrazio baimen hori jendaurrean jarri zen, iragarkia paratuz 2014ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28koan, eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan 2014ko azaroaren 28an. Ez da alegaziorik jaso horren inguruan.
Proiektu teknikoaren oinarrizko datuak honako hauek dira: Aitzano eta Ariztegi auzoak, Baztango udal mugapean, gas naturalez hornitzeko banaketa-sarea eraikitzea proiektatu da. MOP 4 bar-eko banaketa-sarea polietilenezkoa izanen da (DN 90 mm eta DN 63 mm-koa) eta lineako hiru balbula ezarriko dira (DN 90 mm-koak), horietako bat adarraren hasieran, Iruritako auzoan, eta besteak Aitzano auzoko banaketa-sarerako eta Ariztegi auzoko banaketa-sarerako.
Proiektutako sareak guztira 3.468 metro luze dira, gutxi gorabehera.
Aurrekontua ehun eta hirurogeita sei mila zazpiehun eta berrogeita bi euro eta berrogeita hamabi zentimokoa da (166.742,52 euro). (166.742,52 euro).
Baimena eskatu duen enpresak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 67.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Baimena ematea Gas Navarra, S.A. enpresari Baztango (Nafarroa) udal mugapean gas naturala banatzeko sarea jartzeko.
2. Aurretiko administrazio baimen hau ematen bada ere, ez dira alde batera utzi behar aplikatzekoak diren bestelako xedapenak, sektoreko legeria eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzkoa kontuan izanik beharrezkoak diren kontzesioak eta baimenak.
3. Aurretiko administrazio baimena ondoko baldintzetara egokituko da:
Lehena.–Enpresa titularrak bi hilabeteko epean 3.334,85 euroko bermea jarri beharko du, instalazioen aurrekontuaren %2, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta egin ondoren itzuliko zaio enpresari.
Bigarrena.–Instalazioetan eta haien muntaketan Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoan eta bere jarraibide tekniko osagarrietan ezarritakoa beteko da. Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori.
Hirugarrena.–Gas Navarra SAk Hidrokarburoen Sektoreari buruzko Legearen 74. artikuluan eta bereziki d) idatz-zatian aipatzen diren eginbeharrak beteko ditu. Artikulu horren indarrez Gas Navarra SA beharturik dago hornidura ematera eta behar diren hedakuntzak egitera, berdintasun baldintzetan, baimen honen eremu geografikoaren barreneko edozein eskatzailek zerbitzua eskatuz gero.
Laugarrena.–Behin proiektua eginik, Gas Navarra SAk honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, zerbitzuan jarri eta hogeita hamar egun igaro baino lehen:
–Obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek izenpetua, adierazteko ezen instalazioak proiektuan eta hari aplikatzen zaizkion araudi, arau eta zehaztapenetan agindutakoaren arabera eraiki eta muntatu direla.
–Instalazioen muntaketa gainbegiratu eta kontrolatzeaz arduratzen diren enpresa edo entitateen azken ziurtagiria, adieraziko duena emaitza egokia izan dela bukaerako ikuskapenetan eta egin diren saiakuntza eta probetan.
–“Gas erregaia hartzen duten instalazioen dokumentazioaren erregistroa” izeneko agiria, behar bezala betea.
Bosgarrena.–Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira aurretiko administrazio-baimena bertan behera uzteko arrazoiak:
a) Bermea adierazitako eran eta epean ez jartzea.
b) Proiektuaren exekuzioa aldatzea edo handitzea, Zuzendaritza Nagusi honek baimendu gabe.
c) Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten instalazioak egitea edo pertsonen eta gauzen segurtasuna bermatzeko ezartzen diren baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak ez betetzea.
Seigarrena.–Gas Navarra SAk, instalazioak egiten hasi baino lehen, ukitutako ondasun eta zerbitzuen jabe diren erakunde guztien baimena beharko du; hortaz, horiek ezarritako baldintzak onartuko ditu enpresa titularrak.
4. Ebazpen hau Gas Navarra SAri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Iñaki Morcillo Irastorza.
Iragarkiaren kodea: F1504486