78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

696/2015 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako hainbat eskolazain lanpostu huts (azkenean 26) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedura bukatutzat ematen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 10ean emandako 548/2014 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain izateko 19 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2014ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31n.

Maiatzaren 12ko 1003/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 2koa) deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatu ziren.

Epaimahai kalifikatzaileak behin betiko puntuazioak emanik, beste sei lanpostu sartu ziren Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 27an emandako 2309/2014 Ebazpenaren bidez, eta, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abenduaren 22an emandako 2853/2014 Ebazpenaren bidez, lanpostu bat gehitu zen, eta 15 egun naturaleko epea ireki zen B motako ibilgailuetarako gidabaimena eduki beharra betetzen dela frogatzeko.

Azkenik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 23ko 388/2015 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 15 egun naturaleko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Arestian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hainbat eskolazain lanpostu huts (azkenean 26) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedura bukatutzat ematea. Lanpostu hauek esleitu dira:

–María Isabel Galarreta Iriarte andreari, borondatezko eszedentziako egoera administratiboan baitago, 35728 zenbakiko lanpostu hutsa, Iruñeko Biurdana BHIari atxikia, euskarazko 2. jakite maila eduki beharrarekin.

–Carlos Ignacio Jiménez Alfaro jaunari, 30108 zenbakiko lanpostu hutsa, Iruñeko Navarro Villoslada BHIari atxikia.

–Eduardo Cutrín Pérez jaunari, 34644 zenbakiko lanpostu hutsa, Iruñeko Pedro de Ursúa BHIari atxikia.

–José Javier Ulzurrun Puy jaunari, borondatezko eszedentziako egoera administratiboan baitago, 31070 zenbakiko lanpostu hutsa, Iruñeko “Agroforestal” ikastetxe baturatuari atxikia, B motako ibilgailuetarako gidabaimena eduki beharrarekin.

–Carmen Onieva Pino andreari, borondatezko eszedentziako egoera administratiboan baitago, 32431 zenbakiko lanpostu hutsa, Uharteko BHIari atxikia.

–María Teresa Fernández Castillejo andreari, 35740 zenbakiko lanpostu hutsa, Koordinazio Bulegoan (Musikaren Hirian).

–Carmelo Comas Zudaire jaunari, 31342 zenbakiko lanpostu hutsa, Iruñeko María Ana Sanz ikastetxe baturatuari atxikia.

–Juana María Rosa Hernández andreari, 34069 zenbakiko lanpostu hutsa, Tafallako Sancho III El Mayor BHIari atxikia.

–Juan Antonio Echeverría Caminos jaunari, 35731 zenbakiko lanpostu hutsa, Iruñeko Estna ikastetxe bateratuari atxikia.

–Félix Apesteguía Martínez jaunari, 35739 zenbakiko lanpostu hutsa, Noaingo Elortzibar DBHIari atxikia.

–María Isabel Aguas Barba andreari, 31404, zenbakiko lanpostu hutsa, Zangozako Leyre BHIari atxikia.

–José Gómez Barasoian jaunari, borondatezko eszedentziako egoera administratiboan baitago, 33392 zenbakiko lanpostu hutsa, Barañaingo BHIari atxikia.

–Ana Isabel Egüés Landíbar andreari, 35692 zenbakiko lanpostu hutsa, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia.

–Alfonso Carlos Orzanco Ojer jaunari, 35837 zenbakiko lanpostu hutsa, Zizur Nagusiko Zizur DBHIari atxikia.

–María Lina Bariain Alaman andreari, 34951 zenbakiko lanpostu hutsa, Iruñeko Navarro Villoslada BHIari atxikia.

–Francisco Javier Gurucharri Arana jaunari, 39019 zenbakiko lanpostu hutsa, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, Iruñeko Andrés Muñoz Garde HBIPari atxikia.

–Javier Emilio Elizalde Alfonso jaunari , 34459 zenbakiko lanpostu hutsa, Tafallako Sancho III El Mayor BHIari atxikia.

–Mikel Azparren López jaunari, 32668 zenbakiko lanpostu hutsa, Burlatako Askatasuna DBHIari atxikia, euskarazko 2. jakite maila eduki beharrarekin.

–Paulino María Huarte Huertas jaunari, 35729 zenbakiko lanpostu hutsa, Iruñeko Biurdana BHIari atxikia, euskarazko 2. jakite maila eduki beharrarekin.

–Jorge Oroz Baztán jaunari, 37442 zenbakiko lanpostu hutsa, Tafalla IIPan.

–Mikel Cía Goñi jaunari, 35683 zenbakiko lanpostu hutsa, Iñaki Ochoa de Olza DBHIari atxikia, euskarazko 2. jakite maila eduki beharrarekin.

2. Lehiatzaileak lanpostu esleituaz jabetuko dira, eta destino berrietan hasiko 2015eko apirilaren 7an. Destino berrien jabetza inongo tramiterik gabe hartuko da egintzat.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) María Isabel Galarreta Iriarte, José Javier Ulzurrun Puy, Carmen Onieva Pino eta José Gómez Barasoain jaun-andreen kasuan, lekualdatze lehiaketa honetan borondatezko eszedentziako administrazio egoeran direla parte hartu dutenez, lanpostuaren esleipena behin betikoa da, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileen Erregistro Zentralean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, 2015eko apirilaren 7an, eta, horrela, jardunera itzuli.

b) 2015eko apirilaren 7an, lanpostu berrian hasteko unean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan zerbitzu eginkizunetan dauden lehiakideei une horretan bukatuko zaie aipatutako egoera.

c) Halaber, egun horretan amatasun lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran, oporretan edo lanera joatea eragozten dien beste egoera batean dauden lehiakideen lanpostu berriaz jabetzea 2014ko martxoaren 1ean eginen da. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua eman beharko dute, bai eta egoera frogatu ere.

d) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, lan araubideko lanpostu bat (lanaldi partzialeko kontratuarekin nahiz aldizka aritzeko) eskuratzen duten lehiatzaile funtzionarioek edo estatutupekoek kasuan kasuko kontratua sinatuko dute eta borondatezko eszedentziako egoerara pasatuko dira funtzionario edo estatutupeko gisa, estatutu horren 26.1.a) artikuluan araututako baldintzetan, 2014ko martxoaren 1etik aurrerako ondorioekin.

4. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz 19 lanpostu hutsik gelditu dira. Honela daude atxikiak:

–2, Ribera del Arga BHIan, funtzionarioen araubidekoak, 36361 eta 30026 zenbakia dutenak.

–2, Valle del Ebro BHIan, funtzionarioen araubidekoak, 37444 eta 35643 zenbakia dutenak.

–3, Marqués de Villena BHIan, funtzionarioen araubidekoak, 33355, 34949 eta 30900 zenbakia dutenak.

–2, Lekarozko BHIan, funtzionarioen araubidekoak, 35682 eta 37001 zenbakia dutenak, biak euskarazko 2. jakite mailarekin.

–1, Toki Ona BHIan, funtzionarioen araubidekoa, 33379 zenbakia duena, euskarazko 2. jakite mailarekin.

–1, Garraldako DBHIan, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, 37463 zenbakia duena.

–1, Benjamín de Tudela BHIan, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, 39014 zenbakia duena.

–1, Tafallako IIPan, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, 39024 zenbakia duena.

–1, Erronkariko DBHIan, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, 37462 zenbakia duena.

–1, Sakana LHko IIPan, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, 38965 zenbakia duena.

–1, Tuterako ETI IIPan, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, 39023 zenbakia duena.

-1, Alhama BHIan, funtzionarioen araubidekoa, 33685 zenbakia duena.

-1, Torre Monreal HBIPan, funtzionarioen araubidekoa, 34090 zenbakia duena.

-1, Biurdana BHIan, funtzionarioen araubidekoa, 35830 zenbakia duena, euskarazko 2. jakite mailarekin.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

6. Esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2015eko martxoaren 26an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1505287