76. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

Ediktua. Absentzia-deklarazioa, 124/2015

Jorge Navarro Fernández jauna, Tuterako (Nafarroa) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan absentzia-deklarazioko 124/2015 autoak bideratzen ari dira. Tatiana Jurinova andreak sustatu ditu, Rosendo Fernández López jaunaren absentzia-deklarazioa eskatzeko. Férnandez López jauna Rigan jaio zen (Errusian), 1962ko maiatzaren 2an, nazionalitate espainiarra du, non den jakiterik ez dago 2002. urtetik aitzina, eta bere azken helbide ezaguna hau da: Tutera (Nafarroa), Caldereros kalea, 6-1.a. Auto horietan erabaki da ediktu hau argitaratzea aipatu espedientea abiarazi dela aditzera emateko, Prozedura Zibilari buruzko 1881eko Legearen 2.038. artikuluan xedatuarekin bat.

Ediktu hau, hamabost eguneko tartea utzita, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Marca aldizkarian, La Voz de la Riberan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Radio Nacional de Españan zabaldu ere, eta Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegian (Merindades etorbidea, 66) agertu ahalko da Rosendo Fernández López jauna egun non dagoen dakiena.

Tuteran, 2015eko martxoaren 26an.–Idazkari judiziala, Jorge Navarro Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1504828