76. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

21/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira abenduaren 22ko 101/2014 Foru Aginduko akatsak. Foru agindu haren bidez “Gayarre eta Sarasate Nazioarteko Musika Lehiaketak” izeneko fitxategi informatizatua sortu zen.

Ikusirik akatsak badirela Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren abenduaren 22ko 101/2014 Foru Aginduan, bidezko da horiek zuzentzea. Foru agindu haren bidez “Gayarre eta Sarasate Nazioarteko Musika Lehiaketak” izeneko fitxategi informatizatua sortu zen.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren abenduaren 22ko 101/2014 Foru Aginduaren 1.b eta 1.c ataletan atzemandako akatsak zuzentzea. Foru agindu haren bidez “Gayarre eta Sarasate Nazioarteko Musika Lehiaketak” izeneko fitxategi informatizatua sortu zen. Honela idatzirik geldituko dira:

1.b) Honela dioen tokian:

“Datuen jatorria: lehiaketetan inskribatzen diren eskatzaileek berek emandako datuak bakarrik jasoko dira –jasotzeko kontsulta egin ondoren–, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat.”

Honela behar du:

“Datuen jatorria: lehiaketetan inskribatzen diren eskatzaileek, ikasleek, onuradunek berek emandako datuak jasoko dira, baita beren agenteen, irakasleen eta pianisten datuak ere –jasotzeko kontsulta egin ondoren–, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat.”

1.c) Honela dioen tokian:

“Fitxategiaren egitura: fitxategi informatizatua, aukera izanen duena informazioa eskuz sartzeko.”

Honela behar du:

“Fitxategiaren egitura: partez automatizatua den tratamendu sistema (mistoa).”

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuari eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa - Pablo Sarasate Fundazioari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko martxoaren 16an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

Iragarkiaren kodea: F1504319