74. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Egiturazko aldaketa puntuala Udal Planean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2015eko martxoaren 9an egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen, 1. puntuan:

1.–Baztango Udal Plana, 65. poligonoko 99. lurzatiari dagokionez, aldatzeari hasierako onespena ematea. Aldaketa Andalorrea ENSk sustatu du.

2.–Erabaki hau jendaurrean edukitzea gutxienez hilabete batean, horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean sarturik eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren bi egunkaritan argitaraturik, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Erabaki hau Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentura igortzea, dagozkion txostenak egin ditzaten.

4.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Espediente hori udal bulegoetan dago, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Baztanen, 2015eko martxoaren 9an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1505658