74. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Izangai onartu eta baztertuen zerrenda. Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuan, familia-langile izateko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda eratzeko deialdia

2015eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 5ean, deialdiaren oinarriak eta, eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, deialdiaren 4.1 oinarriari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea eta argitaratzea.

Horrenbestez, Mankomunitateko lehendakariak.

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

a) Onartuak:

ARAUJO HUALDE, FERNANDO

AZPILLAGA ELVIRA, PILAR

BETANCUR MONTOYA, LEIDY

COLAS GAINZA, DIANA

CHOCARRO RODRIGO, BERTA

DEL CAMPO HERNANDEZ, ENCARNACION

ENEREIZ SOTIL, ITXASO

ERRO GAMBOA, ITSASO

FALCES SANCLEMENTE, NEREA

FERNANDEZ LIZVAIN, EVA

GANUZA ALVAREZ, JOSÉ MARÍA

GASTEARENA DIEZ, MARIAN

GAVIARIA MALANGRE, MARTA

LIZARBE ARISTU, NARÍA MONTSERRAT

MOLINA GURREA, MARÍA ANGELES

NESTAR MARTÍNEZ, SILVIA

ORDOÑEZ MARTINEZ, ELISA

OCHAGAVIA ORBEGOZO, LARA

PÉREZ DEL NOTARIO, ALBERTO

PIZARRO SANTANO, SANDRA

ROYO TORRES, ESPERANZA

SADABA GARCIA, ASCENSION

SAINZ ROMERO, M. ªARANZAZU

SANTOS VERANO, ANDREA

b) Baztertuak:

–1. arrazoia:

CIRIZA ASTRAIN, CRISTINA

CORNAGO GARBAYO, BEATRIZ

GARIN CALANDA, YOLANDA

HERNANDEZ ZORZANO, MARIA PILAR

IRAOLA ANCHORENA, RAFAEL

LÓPEZ OSES, IRATXE

MARIN GASPAR, MARIA VICTORIA

RODRIGUEZ SASTRE, BELEN

RODRIGUEZ TABERNERO, M.ª BANCANIEVES

SANZ OTAÑO, EIDER MARÍA

VENTURA LÓPEZ, CRISTINA

–2. arrazoia:

GARANDILLAS PALACIOS, M.ª ASUNCION

1. arrazoia: Ez du deialdian parte hartzeko eskatzen den titulaziorik:

–1. ohar argigarria: Gizarte erakundeetan mendeko pertsonei laguntza soziosanitarioa emateko lanbide ziurtagiria aurkeztu duten pertsonei aditzera ematen zaie:

Mankomunitate honen zerbitzuan, aldi baterako kontratazioaren bitartez, familia-langilearen lanpostuan aritzeko zerrenda bat eratzeko deialdiaren 2. oinarrian, izangaien betebeharretan, honako titulazio hauek izatea eskatzen da:

  • Etxean laguntza soziosanitarioa emateko lanbide ziurtagiria.
  • Laguntza soziosanitarioko teknikaria (erdi maila).
  • Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (erdi maila) edo horren baliokidea.

Aukeren artean ez da agertzen gizarte erakundeetan mendeko pertsonei laguntza soziosanitarioa emateko lanbide ziurtagiria.

Abuztuaren 1eko 1379/2008 Errege Dekretuak, 2. artikuluan ezartzen du ondoko lanbide ziurtagiri hauek gizarte eta kultur zerbitzuen lanbide-arlokoak direla, eta haien zehaztapenak ondoko eranskinetan azaltzen dira:

  • Laguntza soziosanitarioa ematea etxean. (I. eranskina).
  • Laguntza soziosanitarioa ematea mendekotasuna dutenei, gizarte erakundeetan. (II. eranskina).

I. eranskinean, SSCS0108 kodea, Laguntza soziosanitarioa ematea etxean, gaitasun orokorren atalean, honako hau ezartzen du:

Osasun fisikoari, psikikoari eta sozialari dagokienez behar bereziak dituzten pertsonei laguntza soziosanitarioa ematea etxean, estrategia eta prozedura egokienak aplikatuz, haien autonomia eta ingurukoekin dituzten harremanak mantendu eta hobetu ditzaten.

Lanbideari dagokion atalean, zehazten du pertsonei eta haien ingurukoei zuzeneko laguntza soziosanitarioa etxean emateko jarduerak antolatzen, gauzatzen eta kontrolatzen jardungo duela.

II. eranskinean, SSCS0208 kodea, Laguntza soziosanitarioa ematea mendekotasuna dutenei gizarte erakundeetan, gaitasun orokorren atalean, honako hau ezartzen du:

Laguntza soziosanitarioa ematea mendekotasuna duten pertsonei, haien jarduera gauzatzen duten erakundeetan, diziplinarteko ekipo eskudunak prestatutako estrategiak eta prozedurak aplikatuz, haien autonomia eta ingurukoekin dituzten harremanak mantendu eta hobetu ditzaten.

Lanbideari dagokion atalean, zehazten du eremu publikoan edo pribatuan kokatzen dela, laguntza soziosanitarioko zerbitzuak ematen dituzten zentro edo ekipamenduetan: egoitzak, eguneko zentroak.

Beraz, ondorioztatzen da bi ziurtagiri horiek ezberdinak direla, eta ez dela deialdi honetan parte hartzeko titulutzat jotzen gizarte erakundeetan mendeko pertsonei laguntza soziosanitarioa emateko lanbide ziurtagiria.

–2. ohar argigarria: Gizarte integrazioko goi mailako teknikariaren eta Gizarte egokitzapeneko teknikari espezialistaren titulua deialdi honetan eskatutakoen baliokidetzat jotzen da (abenduaren 22ko 2061/1995 Errege Dekretua).

2. arrazoia: Beharrezkoa da aurkeztutako tituluaren homologazio ofizialaren agiria aurkeztea.

Bigarrena.–Deialdiaren oinarrietako 7.2 artikuluan oinarrituz, epaimahaiak dokumentu hauek aurkeztea eskatzen die parte-hartzaileei, deialdian parte hartzeko eskabidea egiterakoan aurkeztu ez badituzte, haien esperientzia egoki balora dadin:

Idazki sinatua, lanpostuen zerrenda jasoko duena, bertan argi adierazita:

–Enpresa kontratatzailea.

–Izandako lanpostua.

–Lanpostuaren iraupena.

–Lanaldia.

Alegatutako merezimenduak frogatu beharko dira enpresa ziurtagiriekin, lan bizitzaren ziurtagiriarekin, lan-kontratuekin, eta agiri jatorrizkoak zein behar bezala konpultsatuak aurkeztu beharko dira, horrela egin ezean ez aurkeztutzat joko baitira. Dokumentazio hori aurkezten ez bada, merezimenduak ez dira baloratuko.

Hirugarrena.–Zerrenda hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitateko eta hura osatzen duten udaletako iragarki oholetan argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitateko eta hura osatzen duten udaletako iragarki oholetan argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Bosgarrena.–Deialdi honi buruzko iragarkiak (onartuen behin betiko zerrendak, azterketen egunak, emaitzak eta abar) Mankomunitateko eta hura osatzen duten udaletako iragarki oholetan (Lodosa, Sesma, Elizagorria, Mendabia eta Sartaguda) argitaratuko dira soilik.

Seigarrena.–Eva María López Sotok, Elizagorriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkariak, uko egiten dio prozedura honetan parte hartzeari eta bere eginkizunetarako Sesmako idazkaria, Oscar Esparza Azanza, eskuordetu du.

Mendabian, 2015eko martxoaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L1505159