74. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

577/2015 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, urtarrilaren 16an Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emandako 55/2015 Ebazpenean ikusi diren akatsak zuzentzen dituena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen urtarrilaren 16ko 55/2015 Ebazpenaren bidez 2014ko abenduaren 31n plantilla organikoa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan zuzendaritza karguak eta izendapen librekoak betetzen dituzten langile finkoen eta behin-behineko langileen zerrenda argitaratzeko agindu zen.

Aipatu ebazpena 2015eko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Herri Administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Ikusirik Langileen Kudeaketa Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

EBATZI DUT:

Lehena.–Zuzentzea honako akats hauek:

Honela dioen tokian:

519

SANCHEZ MARTINEZ, GUILLERMO

F

A

TEKNIKARIA (ARTXIBO ETA LIBURUTEGIAK

Iruñea

Honela esan behar du:

519

SANCHEZ MARTINEZ, GUILLERMO

6

F

A

TEKNIKARIA (ARTXIBO ETA LIBURUTEGIAK

Iruñea

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta interesdunak, aukeran, zilegi du berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2015eko martxoaren 25ean.–Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F1505087