74. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 166/2014 betearazpen-pieza

María José Marijuan Gallo andrea, Bilboko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala. Aditzera ematen dut:

Diru kopuru bat erreklamatzeko Juan José Millán Díez jaunak eskaturik Walferpinturas SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 166/2014 betearazpen-piezaren autoetan, honako hau eman da:

149/2015 dekretua. Dekretua eman duen idazkari judiziala: María José Marijuan Gallo andrea. Bilbon (Bizkaia), 2015eko martxoaren 3an.

Xedapen zatia.

Jarduketa hauen ondorioetarako (166/14 betearazpen-pieza), Walferpinturas SL zorduna kaudimengabe deklaratzen da, oraingoz, 51.665,73 euro (zenbateko nagusia) ordaintzeko, gehi interes eta kostuetarako kalkulatutako 6.666,57 euroak, ezertan galarazi gabe ordaindu gabe dagoen zorrari geroago aurre egitea, horretarako ondasun gehiago aurkitzen bazaio.

Kaudimengabezia-deklarazioa irmoa izanik, behin-behinekoz artxiba bitez jarduketak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari.

Aurkaratzeko bidea: berrikusteko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, epaileari zuzendua, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, idatziz; ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (LJLaren 188. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela, errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Santander bankuan irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak. Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Walferpinturas SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon, 2015eko martxoaren 3an.–Idazkari judiziala, María José Marijuan Gallo.

Iragarkiaren kodea: J1504279