74. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 665/2011 familia-prozedura

Tuteran, 2015eko martxoaren 18an.

Edurne Miranda Ortiz de Latierro andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostasunezko dibortzioaren 665/2011 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, hitzez hitz hau dioena:

35/2011 epaia.

Xedapen zatia.

Julián Luis Calvo Enériz eta María Inés Carmen Lorente Pérez senar-emazteen dibortzioa dekretatzen da, Kode Zibilaren 102. artikuluan aurreikusitako ex lege ondorioekin. Ezkontza bidezko lotura deseginen da epaia irmo bihurtzen denetik, eta erregistro zibilean inskribatzen denetik aurrera izanen ditu ondorioak hirugarrenentzat.

Onartzen da dibortzioko ondareari eta norberaren gauzei buruzko hitzarmena.

Ez da kostuetarako kondenarik ezartzen.

Jakinaraz bekie alderdiei legean aurreikusitako moduan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 265. eta 266. artikuluekin bat.

Ebazpen honen aurka, apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ángel Manuel de Pedro Tomásek, Tuterako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaileak. Fede ematen dut.

Epailea.

Publiko egitea.–Epai hori eman duen epaile-magistratuak berak irakurri eta publiko egin du, datako egunean egindako jendaurreko entzunaldian, epaitegi honetako entzunaldi aretoan. Nik, idazkariak, fede ematen dut.

Idazkari judiziala.

Eta Julián Luis Calvo Enériz jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2015eko martxoaren 18an.–Idazkaria, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1504396