74. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 560/2014 prozedura arrunta

Tuteran, 2015eko martxoaren 23an.

Miriam Pelet Lagraba andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 560/2014 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Vino y Gastronomía Comunicación SLri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2015eko martxoaren 23an.–Idazkari judiziala, Miriam Pelet Lagraba.

Iragarkiaren kodea: J1504575