74. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 477/2014 hitzezko judizioa

Tuteran, 2015eko otsailaren 18an.

Raúl Asensio Echegoyen jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 477/2014 hitzezko judizioa (250.2) tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Ignacio Villegas Delgado jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2015eko otsailaren 18an.–Idazkari judiziala, Raúl Asensio Echegoyen.

Iragarkiaren kodea: J1504649