1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
116/2015 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 64/2015 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko gaitasun artistikoaren 2015eko probarako deialdia egin zen.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 64/2015 Ebazpenaren 1. eranskinean agertzen dira deialdiaren oinarriak. Ebazpen horren bidez Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko gaitasun artistikoaren 2015eko probarako deialdia egin zen. Aldatu behar dira bigarren deialdiaren data guztiak (inskripzioarena, probarena, erreklamazioena eta emaitzen argitalpenarena), egun horietan egiten baita Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen zikloetan ikasleak onartzeko iraileko prozedura (martxoaren 18ko 98/2015 Ebazpenean ezarria).
Lanbide Heziketaren Zerbitzuak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 64/2015 Ebazpena aldatzearen aldeko txostena aurkeztu du. Ebazpen haren bidez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko gaitasun artistikoaren 2015eko probarako deialdia egin zen.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 64/2015 Ebazpenaren 1. eranskineko 3. oinarria aldatzea. Haren bidez Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko gaitasun artistikoaren 2015eko probarako deialdia egin zen. Honela idatzita gelditu da:
“3. Eskabidea 2. eranskinean ageri den eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko da.
–Lehendabiziko deialdia. Iruñeko edo Corellako arte eskoletan, 2015eko apirilaren 13tik 21era bitarte, biak barne.
–Bigarren deialdia. Iruñeko edo Corellako arte eskoletan, 2015eko apirilaren 27an eta 28an.
2. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 64/2015 Ebazpenaren 1. eranskineko 11. oinarria aldatzea. Haren bidez Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko gaitasun artistikoaren 2015eko probarako deialdia egin zen. Honela idatzita gelditu da:
“11. Bigarren deialdiko gaitasun artistikoaren proba, hala erdi mailako zikloetarako nola goi mailako zikloetarako, izena eman den arte eskolan eginen da 2015eko abuztuaren 31n, ordutegi honen arabera:
–09:00etan: deia eta izangaien dokumentazioa egiaztatzea.
–09:15ean: proba egitea. Iraupena: 2 ordu.”
3. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 64/2015 Ebazpenaren 1. eranskineko 13. oinarria aldatzea. Haren bidez Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko gaitasun artistikoaren 2015eko probarako deialdia egin zen. Honela idatzita gelditu da:
“13. Bigarren deialdiko behin-behineko emaitzak proba egiten den ikastetxean eta Hezkuntza Departamentuko web orrian (http://www.educacion.navarra.es) argitaratuko dira, 2015eko abuztuaren 31n, eta behin betiko emaitzak, berriz, hurrengo oinarrian adierazitako erreklamazioak aurkezteko epea iragan ondoren, 2015eko irailaren 2an (goizeko 12:00ak baino lehenago).
4. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 64/2015 Ebazpenaren 1. eranskineko 14. oinarria aldatzea. Haren bidez Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko gaitasun artistikoaren 2015eko probarako deialdia egin zen. Honela idatzita gelditu da:
“14. Erreklamazioak mahaiburuari igorritako idazkiaren bidez aurkeztuko dira, proba egiten den ikastetxe berean:
–Lehen deialdian: behin-behineko emaitzak argitaratu eta bi eguneko epean.
–Bigarren deialdian: 2015eko irailaren 1eko 12:00ak baino lehenago.”
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
7. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Argibide eta Agiri Bulegora, Eskolatze Bulegora eta Iruñeko eta Corellako arte eskoletara, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2015eko apirilaren 8an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
Iragarkiaren kodea: F1505352