74. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1064/2014 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 1064/2014 prozesuan epaia argitzeko autoa eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Tahoma 10 SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri, ez bada epaiaren aurkako erregutze-errekurtsoa. Ebazpen hau alderdiei jakinarazten zaienetik, epea berriz kontatzen hasiko da.

Iruñean, 2015eko martxoaren 24an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1504707