4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA
Ediktua. 719/2013 prozedura arrunta
Iruñean, 2015eko martxoaren 17an. José Alonso Ramos jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 0000719/2013 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.
Eta Pilar Ezcurra Marticorenaren jaso gabeko jarauntsiari eta jaraunsle ezezagunei legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2015eko martxoaren 17an.–Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.
Iragarkiaren kodea: J1504301