4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 1613/2014 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan 1613/2014 falta-judizioagatiko prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta bat dela eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
María Luisa Corbacho Simón andreak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, ebasketa-falta bat dela-eta bideratzen ari den 1613/2014 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Sonia Arregui Mariezcurrena, Ana Fernández Liberal, Eva Monterde Muñoz, Laura Díaz Fernández eta Sefora María Adam. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:
Sefora María Adam absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Sefora María Adami jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Agoitzen, 2015eko martxoaren 13an.–Idazkari judiziala, María Teresa Gurruchaga Zabala.
Iragarkiaren kodea: J1504260