3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
H/31/2º0075 C 6 NL/br espedientea
Jendaurreko epea
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Iberdrola Renovables Energía SA.
I.F.Z. zenbakia: A 81428476.
Helbidea: Tomás Redondo, 1, 28033 Madril (Madril).
Ibaiaren izena eta kodea: Urumea - 1.0300.
Tokia: Arranbideko zentrala.
Udalerria eta probintzia: Goizueta eta Arano (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Lanen xedea da Arranbide I zentraleko uharkaren azpiko ur-paramentuko junturak morteroarekin sendotzea eta arrainentzako eskala bat eraikitzea ezkerraldeko horma-bularrean. Eskala hormigoi armatuzkoa izanen da, jarraian jarritako urmaelen bidezkoa, 3 x 1,5 x 1,8 metroko barne neurriekin, eta 6,30 metroko altuera gainditzen du 23 urmaelekin.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Aranoko udaletxean, Goizuetako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2015eko martxoaren 16an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1504227