74. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-717

M.ª Dolores Alonso Borregok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: M.ª Dolores Alonso Borrego.

Xedea: Gazolatzen familiabakarreko bi etxebizitza bakartuko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Idiazabalgo erreka.

Isurketa eginen den udal mugapea: Zizur Zendea (Nafarroa).

Etxeko uren isurketak 487 m³-ko bolumena izanen du urtean, gehienez ere, eta bertan dagoen Idiazabal errekara aterako da, hobi septiko aurrefabrikatutik eta iragazki biologikotik pasa ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko martxoaren 24an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1504905