3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-P-567
Ebroko Ur Konfederazioak 2015eko otsailaren 13an emandako ebazpenaren bidez, Miguel Sánchez-Marco Mendizábal jaunari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Ebro ibaiaren arroan, ezkerraldean (901), ibilguen polizia-eremutik kanpo dagoen putzu batetik ura ateratzeko, "Ebroko sakonunea" izeneko jabari hidrogeologikoan, "Ebroko alubio-lurrak: Lodosa-Tutera" 049 lur azpiko ur masan. Urtean, gehienez ere, 2.775 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztaila eta abuztua) 0,282 l/s-koa izanen da; horietatik, 0,28 l/s 1,16 hektarea ureztatzeko erabiliko da 2. poligonoko 563. lurzatiko b eta d azpilurzatietan, eta 0,002 l/s herri hustu bateko etxebizitza bat (bizilagun bat) hornitzeko, aipatutako udal mugapean bertan, 2. poligonoko 561. lurzatian, d eta e azpilurzatietan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Zaragozan, 2015eko otsailaren 13an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1504226