3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-598
Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.k (NILSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA).
Xedea: Orreagako, Aurizko, Aurizberriko, Urrobi kanpineko eta Urrobi industrialdeko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Urrobi ibaia.
Isurketa eginen den udal mugapea: Orreaga (Nafarroa).
Isurketak 317.550 m³-ko gehieneko bolumena izanen du urtean eta 870 m³-koa egunean. Honela tratatuko da: arbastatzea, lehen mailako dekantagailua, iragazki biologikoa, bigarren mailako dekantagailua, eta hondarren iragazkia.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2015eko martxoaren 2an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1504105