3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-33
Izabako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Izabako Udala.
Xedea: Izabako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Ezka ibaia.
Isurketa eginen den udal mugapea: Izaba (Nafarroa).
Isurketaren bolumena, gehienez ere, 120.450 m³-koa izanen da urtean, eta honakoek osatutako sisteman tratatuko da: arbastatzea, bi erreaktoreren bidezko tratamendu biologikoa (digestio anaerobikoa eta MBR), biodiskoak eta bigarren mailako dekantazioa.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2015eko martxoaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1504103