74. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-23

Javier Coronas Orzancok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Javier Coronas Orzanco.

Xedea: zaldiketa eta josteta zentro bateko hondakin uren isurketarako baimena.

Isurketa eginen den udal mugapea: Tafallako (Nafarroa) 19. poligonoko 808. lurzatia.

Ur sanitarioen isurketak, gehienez ere, 75 m³-ko bolumena izanen du urtean; iragazte-zanga baten bidez lurrean barneratuz aterako da, 1.400 litroko hobi septiko aurrefabrikatu batean araztu ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko martxoaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1504102