1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
109/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak onesten dituena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak 246 (ter) artikuluaren 3. idatz-zatiak adierazten du gaikuntza prozesuetan aurreikusitako probak gainditu eta deialdiaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko izendatzen ez diren izangaiak Toki Administrazioko Departamentuak izendatzen ahalko dituela hari eskaera egiten dioten toki entitateek araubide administratiboan kontratatu eta lanpostu horiei dagozkien eginkizunak aldi baterako bete ditzaten.
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak maiatzaren 11n emandako 198/2012 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako toki entitateen B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortu eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdia.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 246. (ter) artikuluaren 3. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluaren 2. idatz-zatiko a) eta b) epigrafeetan aldi baterako langileak hautatzeko ezarrita dauden sistemekin bat, eta aplikagarri diren gainerako arauekin bat, aipatu deialdiaren 11. oinarrian erabakita gelditu zen hautapen prozesu honetan parte hartu eta deialdiko lehenengo ariketa bederen gainditzen duten izangaiekin aldi baterako kontratazioetarako izangai zerrendak prestatu eta arautuko direla.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 5ean emandako 187/2013 Foru Aginduaren bidez, hala eskatu zuten Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak kudeatuko dituzten arauak onetsi ziren. Foru agindu hori 2013ko ekainaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Bada, horren bigarren arauan, aipatu zerrendak onesteko irizpideak arautu ziren.
Arau horiek aplikatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak, ekainaren 17an emandako 206/2013 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako toki entitateen B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak onetsi ziren. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak 2015eko otsailaren 23an emaniko epaiak eragina izan du izangaien zerrenda horietako lehentasunean, aipatu ekainaren 5eko 187/2013 Foru Aginduak onetsitako bigarren arauaren zati bat baliogabetu baitzuen.
Epaia betetzearren, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 6an emandako 84/2015 Foru Aginduaren bidez, aldatu ziren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 5ean emandako 187/2013 Foru Aginduak onetsitako kudeaketarako bigarren arauaren I. idatz-zatia eta II. idatz-zatiko lehen lerroaldea. Beraz, izangaien zerrendak onesteko irizpideak behin betiko arautu ziren, modu honetan:
“I.–Hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile lanpostuetako eginkizunetan aldi baterako aritzeko, lanpostu motaren, hurrengo zerrenden eta haien arteko lehentasun ordena honen arabera eratuko dira araubide administratiboan kontratatzeko izangaien zerrendak:
1. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 196/2012, 197/2012 eta 198/2012 foru aginduen bidez deitutako hautapen prozesuetan probak gainditu baina lanposturik ez duten izangaien zerrendak, hautapen prozesu horiek ebaztean ezarritako lehentasunari jarraikiz.
2. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 196/2012, 197/2012 eta 198/2012 foru aginduen bidez deitutako hautapen prozesuetan lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrendak. Zerrenda horietako ezarteko, ariketa horretan lortutako puntuazioari jarraikiko zaio.
Berdinketarik izanez gero, gainditu bai baina lanposturik ez dutenen zerrendan, lehentasuna izanen du oposizioaldian gainditutako proban puntuazio handiera atera duen izangaiak. Berdinketak jarraituz gero, zozketa eginen da. Lehenbiziko ariketa gainditu duen izangaien zerrenda, berriz, lehentasuna izanen du horretarako egindako zozketan ateratzen denak.”
II.–Gainditu bai baina lanposturik ez duten izangaien zerrendan, ondoren zehazten diren hiru zerrenda motak bereiziko dira, aipatutako hautapen prozesuan eratuak, islatu dadin izangaiek euskaraz jakiteak haiek lehenesteko izan dezakeen eragina, eta hori aldi baterako bete gogo diren lanpostuen ezaugarrien arabera eta esleipena eskatzen duten entitateei dagokien hizkuntza-eremuen arabera. Hona hemen:
A) 1. motako puntuazio zerrenda, eremu ez euskaldunean kokatutako lanpostuak aldi baterako betetzeko erabili beharrekoa, edo eremu mistokoak, euskaraz jakin beharrik ez bada eta hizkuntza hori merezimendutzat hartzen ez bada, edo eremu mistokoak, euskaraz jakitea betebeharra bada, edo eremu euskaldunekoak, euskaraz jakitea betebeharra bada.
B) 2. motako puntuazio zerrenda, eremu mistoan kokatutako lanpostuak aldi baterako betetzeko erabili beharrekoa, haietan euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, baina bai merezimendua.
C) 3. motako puntuazio zerrenda, eremu euskaldunean kokatutako lanpostuak aldi baterako betetzeko erabili beharrekoa, haietan euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, baina bai merezimendua.”
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak maiatzaren 14an emandako 198/2012 Foru Aginduaren bidez deitutako hautapen prozesuari buruzko ebazpena kontuan hartuta; kontuan hartuta, orobat, aipatutako kudeaketa arauetan sartutako aldaketak eta direlako zerrenden kudeaketan gaur arte egindako jarduketa irmoak; Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren bidez eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak onestea. Foru agindu honen I. eta II. eranskinetan identifikaturik agertzen dira, kontuan hartuta aipatutako kudeaketa arauetan ezarritako irizpide berriak eta direlako zerrenden kudeaketan gaur arte egindako jarduketa irmoen berrespena.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta espedientean interesa dutenei adieraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.
Iruñean, 2015eko martxoaren 20an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.
I. ERANSKINA
B taldeko kontu-hartzaileen oposizio-lehiaketa gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, hiru zerrendetako bakoitzean lortutako guztirako puntuazioaren arabera ordenatuta
1. motako zerrenda:
ORDENA ZENBAKIA | IZENA | PUNTUAZIO OSOA |
1 | Sagasti Hermoso, Itziar | 61,51 |
2 | Oscáriz Eraso, Diana | 58,56 |
3 | Echarte Zambrano, Maite | 56,83 |
4 | Ayesta Zardoya, Edurne | 56,52 |
5 | San Julián Blanco, Amaya | 55,58 |
6 | González de Zárate Fernández de Retana, Idoia | 49,28 |
7 | Ramírez Erro, Juan Andrés | 48,93 |
8 | Torres Echeverría, Leyre | 48,62 |
9 | Martín de Miguel, Ana Ramos | 48,58 |
10 | Navarro Aristorena, Aitor | 48,28 |
11 | Arrechea Irigoyen, María Isabel | 46,43 |
12 | Hernández Armendáriz, Arturo | 45,40 |
13 | Almándoz Mutuberría, Lorena | 44,79 |
14 | Iribarren Maestro, Julio | 42,37 |
15 | Garralda Iriarte, Aitor | 40,75 |
16 | Armendáriz Andueza, María Anunciación | 40,53 |
2. motako zerrenda:
ORDENA ZENBAKIA | IZENA | PUNTUAZIO OSOA |
1 | Sagasti Hermoso, Itziar | 61,66 |
2 | Echarte Zambrano, Maite | 58,63 |
3 | Oscáriz Eraso, Diana | 58,56 |
4 | Ayesta Zardoya, Edurne | 57,96 |
5 | San Julián Blanco, Amaya | 55,58 |
6 | Navarro Aristorena, Aitor | 50,08 |
7 | González de Zárate Fernández de Retana, Idoia | 49,28 |
8 | Ramírez Erro, Juan Andrés | 48,93 |
9 | Torres Echeverría, Leyre | 48,62 |
10 | Martín de Miguel, Ana Ramos | 48,58 |
11 | Arrechea Irigoyen, María Isabel | 47,51 |
12 | Almándoz Mutuberría, Lorena | 46,59 |
13 | Hernández Armendáriz, Arturo | 45,76 |
14 | Garralda Iriarte, Aitor | 42,55 |
15 | Iribarren Maestro, Julio | 42,37 |
16 | Armendáriz Andueza, María Anunciación | 40,53 |
3. motako zerrenda:
ORDENA ZENBAKIA | IZENA | PUNTUAZIO OSOA |
1 | Sagasti Hermoso, Itziar | 61,76 |
2 | Echarte Zambrano, Maite | 59,83 |
3 | Ayesta Zardoya, Edurne | 58,92 |
4 | Oscáriz Eraso, Diana | 58,56 |
5 | San Julián Blanco, Amaya | 55,58 |
6 | Navarro Aristorena, Aitor | 51,28 |
7 | González de Zárate Fernández de Retana, Idoia | 49,28 |
8 | Ramírez Erro, Juan Andrés | 48,93 |
9 | Torres Echeverría, Leyre | 48,62 |
10 | Martín de Miguel, Ana Ramos | 48,58 |
11 | Arrechea Irigoyen, María Isabel | 48,23 |
12 | Almándoz Mutuberría, Lorena | 47,79 |
13 | Hernández Armendáriz, Arturo | 46,00 |
14 | Garralda Iriarte, Aitor | 43,75 |
15 | Iribarren Maestro, Julio | 42,37 |
16 | Armendáriz Andueza, María Anunciación | 40,53 |
II. ERANSKINA
B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak betetzeko hautaproben lehenengo ariketa gainditu duten izangaien zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatuak
ORDENA ZENBAKIA | DEITURAK ETA IZENA | 1. ARIKETAKO PUNTUAZIOA |
1 | Jiménez Pellejero, María Esther | 19,60 |
2 | Erburu Arbizu, Jesús Miguel | 18,30 |
Láinez Goñi, Edgar | 18,30 |
3 | Aragón García, María José | 16,90 |
4 | Pinillos Salvador, María Teresa | 16,13 |
5 | Silvestre Manso, Ascensión | 15,13 |
6 | García Hernández, Eduardo | 15,03 |
7 | Ibarguren Aguirre, María José | 15,00 |
Iragarkiaren kodea: F1504730