2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
2015eko aurrekontuak. Hasierako onespena
Mañeruko Udalak, 2015eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko udal aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Mañerun, 2015eko apirilaren 7an.–Alkatea, Nuria Irisarri Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L1505202