2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Cabanillasko Udaleko alkate udalburu Alberto Santos Alegríak 2015eko martxoaren 26an 35. ebazpena eman du, eta honako hau dio hitzez hitz:
2015eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Onespena.
Kontuan harturik zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, ezartzen baitute enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.
Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa izanen dela.
Ikusirik 311/2014 Ebazpena, uztailaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–2015eko lan egutegia onestea Cabanillasko Udaleko langileentzat. Jaiegun hauek ezarri dira eta bulegoak itxita egonen dira egun horietan:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Irailaren 25a: Udazkeneko festak.
–Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjina.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
Bigarrena.–Egutegia arautzeko, ondoko egun hauek ere ez dira lanegun izanen:
–Abuztua: 17a, 18a eta 19a.
–Abendua: 24a eta 31 (goizeko 10:00etatik hasita).
Hirugarrena.–Urteko lanaldian egiazko 1.592 lanordu izanen dira, honela banatuta: eguneko lanaldia, astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har.
Laugarrena.–Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, baita lehen puntuan aipatu diren jaiegunetan eta bigarren puntuan aipatuetan ere.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2015. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko puntuan agertzen diren jaiegunak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cabanillasko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, eta horren berri Udalbatzari ematea, egiten duen lehenbiziko osoko bilkura arruntean.
Jakinarazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten dut ezen, ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluei jarraituz.
Halaber, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Cabanillasen, 2015eko martxoaren 26an.–Alkatea, Alberto Santos Alegría.
Iragarkiaren kodea: L1504818