2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2015eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen udal ordenantza honi buruz proposatutako aldaketak: Banakako ebaluazioaren bidez diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri iraunkorrak, Burlatako ikastetxeetan jateko diru sariak eman beharrez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burlatan, 2015eko apirilaren 7an.–Jarduneko alkatea, José Manuel Méndez López.
Iragarkiaren kodea: L1505234