1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
107/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak onesten dituena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak 246 (ter) artikuluaren 3. idatz-zatiak adierazten du gaikuntza prozesuetan aurreikusitako probak gainditu eta deialdiaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko izendatzen ez diren izangaiak Toki Administrazioko Departamentuak izendatzen ahalko dituela hari eskaera egiten dioten toki entitateek araubide administratiboan kontratatu eta lanpostu horiei dagozkien eginkizunak aldi baterako bete ditzaten.
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak maiatzaren 11n emandako 196/2012 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdia.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 246. (ter) artikuluaren 3. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluaren 2. idatz-zatiko a) eta b) epigrafeetan aldi baterako langileak hautatzeko ezarrita dauden sistemekin bat, eta aplikagarri diren gainerako arauekin bat, aipatu deialdiaren 11. oinarrian erabakita gelditu zen hautapen prozesu honetan parte hartu eta deialdiko lehenengo ariketa bederen gainditzen duten izangaiekin aldi baterako kontratazioetarako izangai zerrendak prestatu eta arautuko direla.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 5ean emandako 187/2013 Foru Aginduaren bidez, hala eskatu zuten Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak kudeatuko dituzten arauak onetsi ziren. Foru agindu hori 2013ko ekainaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Bada, horren bigarren arauan, aipatu zerrendak onesteko irizpideak arautu ziren.
Arau horiek aplikatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak, ekainaren 17an emandako 207/2013 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako toki entitateen idazkari lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak onetsi ziren. Horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtso bat paratu zen eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak 2015eko otsailaren 23an emaniko epaiak errekurtsoa baietsi. Epaiak bigarren arauaren zati bat baliogabetu zuen.
Epaia betetzearren, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 6an emandako 84/2015 Foru Aginduaren bidez, aldatu ziren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 5ean emandako 187/2013 Foru Aginduak onetsitako kudeaketarako bigarren arauaren I. idatz-zatia eta II. idatz-zatiko lehen lerroaldea. Beraz, izangaien zerrendak onesteko irizpideak behin betiko arautu ziren, modu honetan:
“I.–Hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile lanpostuetako eginkizunetan aldi baterako aritzeko, lanpostu motaren, hurrengo zerrenden eta haien arteko lehentasun ordena honen arabera eratuko dira araubide administratiboan kontratatzeko izangaien zerrendak:
1. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 196/2012, 197/2012 eta 198/2012 foru aginduen bidez deitutako hautapen prozesuetan probak gainditu baina lanposturik ez duten izangaien zerrendak, hautapen prozesu horiek ebaztean ezarritako lehentasunari jarraikiz.
2. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 196/2012, 197/2012 eta 198/2012 foru aginduen bidez deitutako hautapen prozesuetan lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrendak. Zerrenda horietako ezarteko, ariketa horretan lortutako puntuazioari jarraikiko zaio.
Berdinketarik izanez gero, gainditu bai baina lanposturik ez dutenen zerrendan, lehentasuna izanen du oposizioaldian gainditutako proban puntuazio handiera atera duen izangaiak. Berdinketak jarraituz gero, zozketa eginen da. Lehenbiziko ariketa gainditu duen izangaien zerrenda, berriz, lehentasuna izanen du horretarako egindako zozketan ateratzen denak.”
II.–Gainditu bai baina lanposturik ez duten izangaien zerrendan, ondoren zehazten diren hiru zerrenda motak bereiziko dira, aipatutako hautapen prozesuan eratuak, islatu dadin izangaiek euskaraz jakiteak haiek lehenesteko izan dezakeen eragina, eta hori aldi baterako bete gogo diren lanpostuen ezaugarrien arabera eta esleipena eskatzen duten entitateei dagokien hizkuntza-eremuen arabera. Hona hemen: ...
A) 1. motako puntuazio zerrenda, eremu ez euskaldunean kokatutako lanpostuak aldi baterako betetzeko erabili beharrekoa, edo eremu mistokoak, euskaraz jakin beharrik ez bada eta hizkuntza hori merezimendutzat hartzen ez bada, edo eremu mistokoak, euskaraz jakitea betebeharra bada, edo eremu euskaldunekoak, euskaraz jakitea betebeharra bada.
B) 2. motako puntuazio zerrenda, eremu mistoan kokatutako lanpostuak aldi baterako betetzeko erabili beharrekoa, haietan euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, baina bai merezimendua.
C) 3. motako puntuazio zerrenda, eremu euskaldunean kokatutako lanpostuak aldi baterako betetzeko erabili beharrekoa, haietan euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, baina bai merezimendua.”
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak maiatzaren 14an emandako 196/2012 Foru Aginduaren bidez deitutako hautapen prozesuari buruzko ebazpena kontuan hartuta, kontuan harturik, orobat, aipatutako kudeaketa arauetan sartutako aldaketak eta direlako zerrenden kudeaketan gaur arte egindako jarduketa irmoak; Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren bidez eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak onestea. Foru agindu honen I. eta II. eranskinetan identifikaturik agertzen dira, kontuan hartuta aipatutako kudeaketa arauetan ezarritako irizpide berriak eta direlako zerrenden kudeaketan gaur arte egindako jarduketa irmoen berrespena.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta espedientean interesa dutenei adieraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.
Iruñean, 2015eko martxoaren 20an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.
I. ERANSKINA
Idazkarien oposizio-lehiaketa gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, hiru zerrendetako bakoitzean lortutako guztirako puntuazioaren arabera
1. motako zerrenda:
ORDENA ZENBAKIA | DEITURAK ETA IZENA | PUNTUAZIO OSOA |
1 | Navarro Resano, José Luis | 67,735 |
2 | Mateo Ortega, Sonia | 64,49 |
2. motako zerrenda:
ORDENA ZENBAKIA | DEITURAK ETA IZENA | PUNTUAZIO OSOA |
1 | Navarro Resano, José Luis | 67,735 |
2 | Mateo Ortega, Sonia | 64,49 |
3. motako zerrenda:
ORDENA ZENBAKIA | DEITURAK ETA IZENA | PUNTUAZIO OSOA |
1 | Navarro Resano, José Luis | 67,735 |
2 | Mateo Ortega, Sonia | 64,49 |
II. ERANSKINA
Idazkari lanpostuak betetzeko hautaproben lehenengo ariketa gainditu duten izangaien zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatuak
ORDENA ZENBAKIA | DEITURAK ETA IZENA | 1. ARIKETAKO PUNTUAZIOA |
1 | Mauleón Goñi, Alberto | 23,175 |
2 | Landa Elizalde, Esmeralda | 20,25 |
3 | Valencia Alzueta, Isaac | 28,35 |
4 | Legarda Araiz, José Joaquín | 27,375 |
5 | Roldán Catalán, Iñigo | 27 |
6 | Zazo Gómez, Yolanda | 26,925 |
7 | Nieto Zabala, María Asunción | 26,625 |
8 | Marco Del Rincón, Jesús | 26,325 |
Pérez Goñi, Rubén | 26,325 |
9 | López Mendoza, Milagrosa | 26,25 |
10 | Fabo Legarda, María Cristina | 26,025 |
11 | López Azanza, María Concepción | 25,575 |
12 | Azcona Comas, María Natividad | 25,5 |
Rodríguez Aguado, Natalia | 25,5 |
13 | Martínez de Azagra Adrián, Francisco Javier | 25,05 |
14 | Pérez de Ciriza Villacampa, Fermín | 24,975 |
15 | Erburu Arbizu, Jesús Miguel | 24,75 |
Litago Zardoya, Jesús | 24,75 |
Mendinueta Ochotorena, Jon Ander | 24,75 |
Tellechea Olaiz, Maite | 24,75 |
Zazu Ercille, Javier | 24,75 |
16 | Modrego Jiménez, David | 24,375 |
Urteaga Alameda, Jon | 24,375 |
17 | Alcalá Tuñón, Ruth | 24,3 |
Monreal Cía, Mónica | 24,3 |
Olascoaga Echarri, Begoña | 24,3 |
18 | Laparte Rodríguez, María Flor | 24,15 |
19 | Echeverría Echarte, Juan Antonio | 24 |
20 | García Areso, Raquel | 23,925 |
Ramírez de Arellano Alemán, María | 23,925 |
21 | Torres Echeverría, María del Mar | 23,7 |
22 | Esquisabel Asirón, Marta | 23,55 |
León Garriz, Eva María | 23,55 |
23 | Chasco Garralda, Miren Edurne | 23,25 |
24 | Barragán García, María Pilar | 23,175 |
25 | Alemán Ollo, Joanes | 22,95 |
26 | Lopetegi Olasagarre, Concepción | 22,65 |
27 | Remírez Barragán, Raquel | 22,425 |
28 | Echarri Jiménez, Raúl | 22,125 |
Zapata Vázquez de Prada, Mercedes | 22,125 |
29 | Ortueta Izco, Miriam | 21,75 |
30 | Cameno Argote, María Cristina | 21,675 |
31 | Eransus Garcés, Adolfo | 21,45 |
32 | Armendáriz Castien, Ainara | 21,225 |
33 | Araujo Guardamino, Alfonso | 21,15 |
34 | Rey González, Soledad | 21,075 |
35 | Cuesta Chávarri, María del Carmen | 21 |
36 | Gaínza Ordoqui, José María | 20,775 |
Gil Izco, Francisco Javier | 20,775 |
37 | Cermeño Alonso, Félix Ángel | 20,625 |
Chueca Murillo, María Carmen | 20,625 |
Conejo Pérez, Mercedes | 20,625 |
38 | Sarasa Amatriain, Lucía | 20,475 |
39 | Larráyoz Aríztegui, María José | 20,4 |
40 | Armendáriz Artola, Esteban | 20,25 |
Ciaurriz Echegoyen, Cristina | 20,25 |
García Ovejero, Miguel Angel | 20,25 |
41 | Fernández Azcona, Cecilio | 20,1 |
Gurbindo Tellechea, Elena | 20,1 |
Perales Díaz, María Teresa | 20,1 |
42 | Laurenz Itoiz, Miguel Ángel | 19,875 |
43 | Sáez de Jáuregui Urdánoz, María Elvira | 19,725 |
Urbiola Loiarte, Iulen Xabier | 19,725 |
44 | Lafuente Bozal, Andrea | 19,5 |
45 | Iribarren Gil, Leyre | 19,275 |
46 | Menéndez Cuervo, Verónica | 19,125 |
Ripa Azanza, Raquel | 19,125 |
47 | López de Goicoechea Guembe, Begoña | 18,975 |
Moreno Zudaire, Javier | 18,975 |
48 | Aliaga Moreno, Iñigo | 18,9 |
49 | Sánchez Ongay, Alejandro | 18,75 |
50 | Zapata Vázquez de Prada, Enrique | 18,675 |
51 | Iglesias López, Ana María | 18,6 |
52 | Goñi Urrizola, Iñaki | 18,375 |
53 | Ayerra Ustárroz, José Ignacio | 18,15 |
54 | Olite Azcona, Iosune | 18,075 |
55 | Munárriz González, Iranzu | 17,85 |
Oscáriz Zabaco, Mikel | 17,85 |
56 | Mariezkurrena Baleztena, Miren Jaione | 17,7 |
57 | Quintas Urdánoz, Alberto | 17,625 |
Tejero Vijuesca, Ana Pilar | 17,625 |
58 | Úbeda Ruiz, Alberto Oscar | 17,55 |
59 | Salazar Cameros, Esther | 17,475 |
60 | Belarra Tellechea, Miguel José | 17,4 |
61 | Iriarte Aríztegui, Jesús | 17,325 |
62 | Hervás Guerrero, Rafael Pedro | 17,25 |
63 | López Monreal, Javier | 17,025 |
64 | Díaz Ramos, María Ángeles | 16,95 |
65 | Compains Silva, Joseba | 16,875 |
Eginoa Antxo, Edurne | 16,875 |
66 | Mainz Petroch, Eva María | 16,725 |
67 | Goya Escudero, Paula | 16,65 |
68 | Esparza Azanza, Oscar | 16,5 |
Tellechea Echarri, José Antonio | 16,5 |
69 | Fernández Ejea, Alberto | 16,425 |
Magdaleno Alegría, Virginia | 16,425 |
Martín Pereda, Carolina | 16,425 |
70 | Almarza Nantes, Itziar | 16,05 |
71 | Blanquet Muñoz, María del Carmen | 15,9 |
Chivite López, Silvia | 15,9 |
López Martínez, Javier | 15,9 |
72 | Malo Romeo, Pedro Alberto | 15,75 |
73 | Medrano Marín, Basilio | 15,675 |
Nieva Arrondo, Jon | 15,675 |
74 | Arada Pérez, Maite | 15,6 |
Bados Otazu, Pedro Luis | 15,6 |
Ibarra Lázcoz, Natalia | 15,6 |
75 | Arocena San Miguel, Mirian | 15,45 |
76 | García-Aparicio Salvador, Irene | 15,375 |
77 | Munárriz Colomo, Cristina | 15,075 |
78 | Aragón García, María José | 15 |
Iragarkiaren kodea: F1504731