73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen eta zitazio zedula. 41/2015 betearazpena

Judit González Barriales andrea, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Cristina Iñiguez Gracia andreak eskaturik, Parafarmacia Navarro Gómez de Segura SL enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 41/2015 prozeduran, hitzez hitz hauxe dioten ebazpenak eman dira 2015eko otsailaren 19an eta martxoaren 5ean:

Xedatu dut: 2014ko ekainaren 5eko 174/2014 epaia (814/2013 autoetan emandakoa) betearazteko agindu orokorra ematea alderdi betearazlearen, hots, Cristina Iñiguez Graciaren alde, eta betearazpenpeko alderdiaren, hots, Parafarmacia Navarro Gómez de Segura SLren aurka, 2.018,83 euro ordain dezan zorraren zenbateko nagusi gisa, gehi beste 323 euro, betearazpena bitartean sor daitezkeen interesetarako eta betearazpenaren kostuetarako (zenbateko hori behin-behinekoz ezarri da), deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Uztailaren 5eko 18/2011 Legearen 6.3 eta 43. artikuluekin eta Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu idazkariaren 2/2014 eta 4/2014 Jarraibideekin bat, jakinaraz bedi zedula hau lexnet bidez. Lege horrek Justizia Administrazioan informazio eta komunikazio teknologien erabilera arautu zuen, eta aipatu jarraibideak 2014/1, 2, 3 eta 4 protokoloei buruzkoak dira, hau da, Errioxako autonomia erkidegoan komunikazio-egintzak eta izapidetze-idazkiak, agiriak eta hasierako idazkiak lexnet izeneko telekomunikazioen sistema informatikoaren bidez egiteko edo aurkezteko funtzionalitateen ezarpenari buruzkoak.

Alderdiei jakinarazi bekie ezen, legelari edo lan harremanetako gradudun baten laguntza dutenez, jakinarazpenak esku hartzen duen profesionalari bidaliko zaizkiola telematika bidez.

Lan arloko Jurisdikzioaren Legearen 44. artikuluaren arabera, idazkiak eta agiriak aurkezteko tokia, bai eta haiek baliabide teknikoen bidez bidaltzekoa, Lan arloko Epaitegiei atxikitako bulegoa da. Logroñoko Lan arloko Epaitegiei dagokienez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren 2/2010 Erregelamenduaren 2. xedapen gehigarrian (5. artikuluarekin eta hurrengoekin loturik) xedatutakoarekin bat, idazkiak eta agiriak aurkezteko bulego judiziala Logroñoko Epaitegietako Dekanotza da (Breton de los Herreros kalea, 5-7, eta 941-296-527 fax zenbakia).

Auto hau, idazkari judizialak emanen duen dekretua eta betearazpen-demandaren kopia aldi berean jakinaraziko zaizkio betearazpenpeko alderdiari, PZLaren 553. artikuluak ezartzen duen moduan, eta betearazpenpeko alderdia ohartarazitzat jotzen da ebazpen honen hirugarren eta laugarren arrazoibide juridikoetan aipatutako ondorioetarako, LJLaren 251.2 eta 239.3 artikuluek xedatzen dutenarekin bat.

Auto honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, organo judizial honi zuzendua, jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean. Errekurtso horren bidez, ebazpenak zer arau-hauste duen adieraziko da, baita eskatu diren prozesuko betebehar eta baldintzak bete diren ala ez ere, eta, horretaz gainera, abiarazitako betearazpenari buruzko aurkakotasuna alegatzen ahalko da, honako hauek argudiatuz: ordaindu edo bete dela eta hori agiri bidez frogatu dela, betearazpen ekintza preskribatu dela edo betearazi nahi den erantzukizuna galarazten, amaitzen edo salbuesten duten beste egitate batzuk daudela, betiere titulua eratu ondoren gertatu badira. Zorren konpentsazioa ez da betearazpenari aurka egiteko arrazoi gisa onartuko.

Errekurtsogilea ez bada gizarte segurantzako araubide publikoari lotutako langile edo onuradun, 25 euro jarri beharko ditu, errekurtsoetarako gordailu gisa, Lan arloko 3. Epaitegi honek Baneston irekita duen kontsignazioen kontuan, hots, 4191/0000/ kontuan, kontzeptuaren eremuan “Errekurtsoa” adierazita eta, ondotik, “30 Lan arloa-Berraztertzea”. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren eta hutsune batez bereizita “30 Lan arloa-Berraztertzea” kodea adieraziko da. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, kontzeptu bakoitzeko diru-sarrera zehaztu beharko da, baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere, errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako eremuan, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkari judiziala.

Antolaketarako eginbidea.

Judit González Barriales andrea, idazkari judiziala.

Logroñon, 2015eko martxoaren 5ean.

Alderdi betearazlearen legelariak (Pilar Grández Frailek) aurkeztutako idazkia erantsi zaie abiaburuko autoei eta, haren edukia kontuan hartuta, erabaki da ebatzi aurretik alderdiei eta Javier Navarro Gómez de Segura jaunari entzutea. Horretarako lan arloko epaitegi honetan (Manzanera, 4-6-8, Logroño) agertu behar dute 2015eko apirilaren 21ean, 09:15ean, eta planteatutako auzian baliatu nahi dituzten frogabide guztiak ekarri beharko dituzte. Egin bekie legezko zitazioa horretarako. Alderdi demandatzaileari ohartarazten zaio agertu ezean (bera edo beraren ordezkaria) eskaeran atzera egintzat joko dela, eta enpresaburuari, berriz, agertu ezean (bera edo beraren ordezkaria) ekitaldia bera gabe eginen dela.

Aipatzen duen metaketari buruz, neurriak hartzeko dekretuarekin eta LJLaren 38. eta 39. artikuluekin bat, betearazpena abiarazi zen lehenbiziko prozeduran eskatu behar da metaketa.

Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLaren 53.2 artikuluaren agindua aplikatuz, organo judizialean agertzen den lehendabiziko aldian edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek erabateko ondorioak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako daturik ematen ez diren bitartean; haiek eguneratzea alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoren bat aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

Aurkaratzeko bidea: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duenari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, errekurtsogileak hartan ikusten duen arau-haustea adierazita; alabaina, errekurtsoa jartzeagatik ez da etenik izanen errekurritutako ebazpenean.

Eta Parafarmacia Navarro Gómez de Segura SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, edo, bidezkoa bada, ad cautelam, honako hau egiten dut, argitara eman dadin epaitegi honetako iragarki-oholean eta, bidezkoa bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, salbu autoenak, epaienak eta epatzeenak.

Logroñon, 2015eko martxoaren 17an.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1504838