73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 455/2013 hipoteka-betearazpena

Edurne Miranda Ortiz de Latierro andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.

Pedro Luis Arregui Salinas prokuradore jaunak eskaturik, Banco Popular Españolen izenean eta hura ordezkatuz, Construcciones Banzo SLren aurka bideratzen ari den 455/2013 hipoteka-betearazpenean, erabaki da ondoko ondasun hipotekatuaren enkantea egitea:

Cintruénigon dagoen lokala (Construcción kalea, z.g.; gaur egun Espainia etorbidea). Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2.805. liburukia, 252. liburua, 153. orria, 16.334. finka.

Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: hogeita hemezortzi mila euro (38.000 euro).

Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: organo honetan, 2015eko maiatzaren 13ko 10:00etan.

Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasun higiezinaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte-hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartu nahi dutenek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Nor diren behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santander entitatearen ES55 0030 8538 80 9999999999 kontuan, 5049 0000 06 0455 13 zenbakia adieraziz, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau:

Ez dago jasota higiezinaren edukitza-egoera.

8. Enkantea Justizia Ministerioaren menpeko enkante judizial eta elektronikoen atarian dago iragarrita.

9. Enkantea egin aurreko hogei egunetako edozeinetan, interesa duenak higiezin hipotekatua erakusteko eskatzen ahal dio epaimahaiari.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen egunera arte. Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Tuteran, 2015eko martxoaren 12an.–Idazkaria, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1504072