73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa puntuala, Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2015eko martxoaren 30ean egindako osoko bilkura arruntean, Valtierrako Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala onetsi zuen hasiera batean. Ondoko hau da: nekazaritzako produktibitate handiko lurzoruaren erabileren eta jardueren araubidea aldatzea, Valtierrako Udalak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatuarekin bat, lege beraren 79.3 artikuluak ezarria kontuan hartuta, espedientea jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko egunkarietan agertu ondoan, gutxienez hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da.

Valtierran, 2015eko martxoaren 31n.–Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1505024