73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udalbatzako kideendako lansari eta bilkura-sariak

Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen:

“Udalak, 2003ko irailaren 26an hartu erabakiaren bidez onetsi ziren Udalbatzako kideei beren karguak betetzeagatik eman beharreko ordainsari eta kalte-ordainak (1. puntua) eta finkatu, berriz, Udaleko talde politiko bakoitzak hilean jaso beharreko zenbatekoak (3. puntua). Orobat onetsi zen bi puntu horietako zenbatekoak urtero berritzeko klausula, KPIaren arabera (4. puntua).

Aintzat harturik: 2011ko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran erabaki zela ez aplikatzea, 2011. urterako, aipatu den erabakiaren 4. puntuan dagoen berrikuspen-klausula.

Aintzat harturik: Udalak, 2011ko azaroaren 25eko osoko bilkuran, honako hau onetsi zuela, 4. puntuari dagokionez: “Ez aplikatzea 2012rako Udalak 2003ko irailaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren 4. puntuko berrikuspen-klausula.”

Aintzat harturik: 2013ko martxoaren 1eko osoko bilkuran honako hau erabaki zela: “2013an ez da aplikatuko Udalak udalkideek beren karguak betetzeagatik hartu beharreko lansari, kalte-ordain eta bilkura-sariei buruz 2003ko irailaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren 4. puntuko berrikuspen-klausula.”

Kontuan harturik: 2011, 2012 eta 2013. urteei buruzko erabaki horiek ekarri zituzten arrazoiek indarra izaten segitzen dutela, eta, beraz, komenigarritzat jotzen dela 2003ko irailaren 26ko erabakiaren 4. puntuko berrikuspen-klausula ez aplikatzea Udaleko talde politikoen lansari, kalte-ordain eta bilkura-sariei.

Horrenbertzez,

ERABAKI DA:

2015ean ez da aplikatuko Udalak udalkideek beren karguak betetzeagatik hartu beharreko lansari, kalte-ordain eta bilkura-sariei buruz 2003ko irailaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren 4. puntuko berrikuspen-klausula.”

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Tuteran, 2015eko apirilaren 1ean.–Zinegotzi delegatua, Irene Royo Ortin.

Iragarkiaren kodea: L1505151