73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Ezkontza zibila egiteko eskumena bertze baten esku uztea

Hemendik labur ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Pitillasko zinegotzia den Pedro José Labari Elduayenek eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Pitillasko alkate udalburuak, 2015eko martxoaren 30eko 28/2015 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1.–Pedro José Labari Elduayen zinegotziari eskuordetza berezia ematea, 2015eko maiatzaren 23an izanen den ezkontza zibila egiteko.

2.–Eskuordetza honek bere dataren hurrengo egunetik aitzina izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, deusetan ukatu gabe Udalbatzari hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea.

3.–Hau ezkongaiei eta zinegotzi interesdunari jakinaraztea.

Pitillasen, 2015eko martxoaren 1ean.–Alkatea, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L1505141