73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hirigintzako araudi partikularra aldatzea, oinarrizko unitate honetan: 244-275, ZOR-1, U.I.XV. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko martxoaren 31n, erabaki hau hartu zuen:

JOB 31-MAR-15 (3/UV).

“Espedienteko agiriak ikusirik, eta Planeamendu Zerbitzuko buruaren 2015eko martxoaren 13ko txostenarekin bat eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2015eko martxoaren 13ko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1.–Hasiera batean onestea honako oinarrizko unitate honetan eragiten duen Hirigintzako araudi partikularreko aldaketa: 244-275, ZOR-1, U.I.XV, Iruñeko I eta II. zabalguneko Barne Berrikuntzarako Plan Berezikoa (hirigintzako araudia, kontserbazio egoeran), Zalba Echezuri senideek sustatua.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkiak paratzea.”

Iruñean, 2015eko apirilaren 1ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1505149