228. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Arrotxapeko P-9A poligonoko 16. lurzatiaren xehetasun azterlanean (katastroko 7. poligonoko 1789. eta 2816. lurzatiak)
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2016ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-NOV-16 (5/CU).

“Arrotxapeko P-9A poligonoko 16. lurzatiaren xehetasun azterlana (katastroko 7. poligonoko 1789. eta 2816. lurzatiak) hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 2016ko abuztuaren 2koa, 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 2016ko irailaren 16an), jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen 2016ko urriaren 3ko aldeko txostena, erabaki da:

1. Behin betiko onestea aldaketa xehetasun azterlanean, Arrotxapeko U.I. III unitateko P-9A poligonoko 16. lurzatian (katastroko 7. poligonoko 1789. eta 2816. lurzatiak), Carlos Díaz Delgadok sustatua Juan Miguel Ochotorena Eliceguiren izenean.

2. Erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta ukituei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.»

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2016ko azaroaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Aldaketa, Arrotxapeko P-9A poligonoko 16. lurzatiaren xehetasun azterlanean (katastroko 7. poligonoko 1789. eta 2816. lurzatiak) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1613264